XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urgl atsoak bitartean aide zabalean mahaitxo bat prestatu izan zuen era guztietako gauza goxoez eta baia eta landareetako ur lodiez.

Gainera edateko kaiku tipiak zeuden eta tisana bero eta lurrintsuz beteriko pitxartxo bat.

Zuzi nimino bik olioz elikatuta, eskena osatzen zuten.

- Jezar zaitezte! agindu zuen anderetxoak Atreyuk lehenago zeozer jan eta edan behar du indarrak berreskuratzeko.

Medikuntza bakarrik ez da nahikoa.

- Mila esker erran zuen Atreyuk baina iadanik ederto sentitzen naiz.

- Ez ezazu aurkakoa egin Urgl-ek bafatu zuen Hemen zauden bitartean, esana egingo duzu.

- Ulertzen? Zure gorputzeko pozoina neutraldua izan da.

- Beraz, arintzea ez da beharrezkoa, mutiko.

- Nahi duzun denbora guztia daukazu, beraz kontua lasai har ezazu.

- Nigan bakarrik ez datza Atreyuk ihardetsi zuen.

- Haur Enperatriza hiltzear dago.

- Apika ordu bakoitzak garrantzia izan dezake.

- Lelokeriak purrust egin zuen atsotxoak.

- Lehiekin ez da bat ere ez egiten.

- Jezar zaitez! Jan ezazu! Edan ezazu! Goazen! Zeren esperoan zaude?.

- Nire experientzia andere horrekin kontutan harturik.

- Enguivuck-ek xuxurlatu zuen - hobe da esaten duena betetzea.

- Zerbait buruan sartzen zaionean ez dago zeregiterik.

- Gainera guk biok hitz egin behar dugu.

Atreyu, hankak gurutzaturik, mahai nimiñoaren aurrean jezarri eta serbitu egin zuen.

Txurrut eta mokau bakoitzeko bazen benetan bizitza epel eta urrezko berri bat bere zain eta giharretara jarioko balitzaion bezala.

Orduan bakarrik ohartu zen zein ahul egonda izan zen.

Bastiani ahoa ur egiten zitzaion.

Bapatean gnomoen janaria usaintzea iruditu zitzaion.

Haizea usnatu zuen, baina jakina, bazen bakarrik bere imaginazioan.

Bere urdailak entzunarazten zen.

Bastianek ezin izan zuen gehiagorik jasan.

Palasatik ogitartekoaz geratzen zitzaiona eta sagarra hartu eta jan egin zituen.